11 de septiembre de 2019

GORBEIAN LANEAN



Larunbatean bazkaria antolatu zuen Gorbeian dokumentala sustatu duen taldeak. Abeltzainak omendu ez ezik, finantzazio iturri berriak ere bilatu zituzten.
Larunbatean Ibarrako auzunean bazkaria egin zuten Gorbeiako abeltzaintza jarduerari buruzko dokumentalean lan egiten ari direnek. Jende ugari batu zen mahaiaren bueltan: zuzendaria, abeltzainak, babesleak, laguntzaileak...
Otordua hasi baino lehen, talde teknikoak aukera baliatu zuen Batis Otaegi eta Jaime Izquierdo elkarrizketatzeko. Berez, dokumentalari dagokionez, zenbait solasaldi grabatzen ari dira orain, baina irudien muntaia abiatu dute jadanik.
Hitzordua aitzakia izan zen proiektua ikusgarri egiteko babes ekonomikoa bilatzeari begira, bai udalen, erakunde publikoen zein pribatuen artean. Jose Luis Urrutia zuzendariak berretsi du hasierako aurreikuspenak ez direla bete eta grabaketen azken txanpa oso modu prekarioan gauzatzen ari direla.
Zentzu horretan, antza, urrun daude oraindik finantzazioaren gutxiengoa eskuratzetik eta, momentuz, egitasmoak talde teknikoaren ahaleginaren ondorioz egiten du aurrera, nahiz eta oraindik ez dakiten soldata duina jasoko duten.

Bazkariaren partaideen artean zeuden Luis Larrea, Enrique Etxebarria, Jon Etxebarria, Puy Arrieta, Manu Bilbao, Juantxu Astondoa, Julian Ajuriaguerra, Maribel Alava, Paula Menoyo, Belen Etxebarria, Fernando Arbaiza, Enrike Mendiguren, Joseba Etxebarria, Iñigo Gracianteparaluzeta,  Antxon Iturriaga, Gorka Bores, Jose Mari Olabarria, Emilio eta Iker Goti, Juanjo Ortiz de Zarate, Iñaki López eta Aitor Azcueta.
Halaber, ondorengo beste pertsona hauek ere gerturatu ziren: Javier Aramendi Itzina elkarteko kidea, Unai Ibarzabal HARAKAIko kidea, Eduardo Aguinaco Arabako Foru Aldundiko Diputatua, Karlos Idirin Zeberioko alkatea, Josu San Pedro Orozkoko alkate ohia eta Pedro Maria Intxaurraga egungo alkatea, Eider Ajuriagerra Zeanuriko alkatea, Enrique Arberas biologoa, Sonia Barrondo Gorbeialdeako langilea, Juan Ignacio Olabarria, Gorbeialdeko presidentea, Batis Otaegi, Arantzatzuko Artzain Eskolako kideak edota Jaime Izquierdo -Asturiaseko aditua landa eremuko garapenean-.
Egitasmoaren bultzatzaileak ere ez ziren falta izan; Jesus Angel Santa Cruz edota Luiso Lopez, besteak beste.





No hay comentarios:

Publicar un comentario